Iñigo Antsorregi, Huntzaren bideoklip berrian

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 17a, 11:55
Iñigo Antsorregi hipodromoko harmailan. (Argazkia: Huntza)

Iñigo Antsorregi Dierez (Azkoitia, 1993) Huntza musika taldearen Lasai, lasai abesti berriaren bideoklipean ageri da. Xilema Huntza taldearen bigarren diskoaren aurrerapen kantua da 'Lasai, lasai'.

 

Mikel Alberdi arduratu da bideoa zuzentzea, eta Antsorregi bideoklipeko irudietan ageri da segundo batzuetan. Hipodromora sartzen eta harmailetatik bere aldeko zaldiaren alde egiten ikus daiteke aktore azkoitiarra. Asteartean argitaratu zuen Huntza taldeak Lasai, lasai kanta, eta 115.000 ikustaldi inguru ditu.

Ikusi bideoklipa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide