Eraso sexisten aurkako egunaren harira hainbat ekintza antolatu ditu Sostenipe Talde Feministak

Eraso sexisten aurkako eguna da datorren igandean —azaroak 25—, eta egun horren harira hainbat ekintza antolatu ditu Sostenipe Talde Feministak datorren asterako. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean izango dira talde feministak antolatutako ekimenak.

 

Astelehenean, azaroak 19, Ima Garate fiskalaren eta Lorea Aizpuru gizarte langilearen hitzaldia izango da, Kultur Etxean. 19:00etan hasiko da hitzaldia. Asteartean, berriz, Mujeres al Cuadradoren eskutik, VOLAR dokumentalaren emanaldia izango da, Kultur Etxean. Tratu txarrak jasan dituzten bederatzi emakumeren testigantzak jaso dituzte 18:30ean emango duten dokumentalean. Azaroaren 21ean, azkenik, izena emandakoek autodefentsa ikastaroa izango dute Elkargunean. 17:30etik 20:30era bitartean izango da ikastaro saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide