Asteburuan musikak hartuko du herria

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 16a, 12:10

Asteburuan musika izango da protagonista nagusia Azkoitian. Azaroaren 22a, datorren osteguna, Xexili Eguna dela-eta, gaur goiz goizean hasita musikari lotutako ekimen ugari izango dira. Goizean eta arratsaldean herriko trikitilarien kalejira egingo dute. Eguerdian, berriz, Udal Musika Bandak kontzertua emango du. Gauean, herriko plazan, Gatillazo eta Korkones musika taldeek kontzertua emango dute.

 

Udal Musika Bandaren kontzertua

Udal Musika Bandak, bestalde, Xexili Eguneko kontzertua emango du gaur,  Kontzejupean. 12:30ean hasiko da emanaldia, baina 11:00etan abiatuta herriko kaleetan kalejira egingo dute motorrak berotzen hasteko. La Madrugá, Romance Opus 36, 1942 ‘The Conquest of Paradise’, Il Silenzo, L’ Arlésienne, La Máscara del Zorro, No te vayas de Navarra abestiak joko dituzte Kontzejupean.

Trikitilarien kalejirak

11:30ean eta 19:30ean, herriko 30 trikitilarien kalejirak izango dira herriko kaleetan zehar.

Gatillazo eta Korkones taldeen kontzertuak

22:30ean, azkenik, Gatillazo eta Korkones musika taldeen kontzertuak izango dira, herriko plazan. 2005ean Evaristok sortutako Gatillazo musika taldeak Como convertirse en nada azken diskoko eta aurreragoko bost diskoetako punk doinuak plazaratuko dituzte. Korkones musika taldea izango da plaza girotuko duen bigarren musika taldea.

Musika doinuak Adinduen Astean

Zapatuan eta igandean herriko musika taldeak San Jose Zaharren Egoitzara joango dira. Zapatua Boluntarioen Eguna izango da eta 16:30ean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleen bisita izango dute. 19:30ean, berriz, Iñaki Basabek girotutako afaria egingo dute. Igandean, berriz, Txalkor Txistulari Taldekoen bisita izango dute, 10:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide