'Erlauntza', txikitako lagunen kontuak

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 14a, 16:49
'Erlauntza'.

Txikitako kuadrillako sei emakume berriro elkartuko dira landetxe batean, asteburu pasa, eta lagun baten ezkon aurreko agurra ospatuko dute. Horixe da zapatu honetan, 19:30ean, Baztartxo antzokian izango den 'Erlauntza' antzezlanaren abiapuntua.

 

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo dira ekoizpen honen protagonista.

 

'Erlauntzak' antzezlanaren sinopsia

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…

Asteburu “eroa”  izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat.  Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

 

Sarrerak salgai zapatuan

Sarrera guztiak zapatuan jarriko dira salgai, eta antzezlana hasi aurretik erosi beharko dira Baztartxoko leihatilan, 8 eurotan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide