'Munduko tokirik ederrena' narrazio liburua aurkeztu du Iñigo Aranbarrik

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 14a, 16:09
Argazkiak: Mikel Elorza eta Josetxo Ibazeta.

Iñigo Aranbarrik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963) Munduko tokirik ederrena bere lehen ipuin bilduma argitaratu du, eta gaur goizean aurkeztu du, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Nola bizi atzoko guztiak hainbesteko pisua badu? Horra Iñigo Aranbarrik hamar ipuinetan dakarren galdera. 

 

Munduko tokirik ederrena narrazio liburua Susa argitaletxearekin argitaratu du Aranbarrik, eta azaldu du «zor kitatze bat» izan dela liburua: «Uste dut iraganarekin zor kitatzen bat dela, baina arazoak izan ditut iragana non jarri erabakitzeko».

Hona hemen, Hitzen Uberanek gaurko aurkezpeneko irudiekin osatu duen bideoa. Aurkezpen ekitaldian parte hartu du Anari abeslari azkoitiarrak ere.

 

Hona hemen Aranbarriren liburuaren aurrerapena, BERRIAren bidez.

 

Argazkian, Anari Alberdi, Leire Lopez Ziluaga eta Iñigo Aranbarri.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide