Gontzal Mendibilek 'Gau Magikoa, Kai, Mai, Koa' ikuskizuna Azkoitian eskainiko du Gabonetan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 13a, 14:30

Gontzal Mendibilen 'Gau Magikoa, Kai, Mai, Koa', umeei zuzendutako ikuskizun musikala Azkoitian izango da Gabonetan. Atzo aurkeztu zuten Bilbon, eta aurkezpenean izan zen Sonia Vazquez kultura zinegotzia. Zeanuriko musikariak sortutako azken lana Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko dute, eta Gipuzkoan Donostian eta Azkoitian taularatuko dute soilik. Udalak ez du zehaztu oraindik noiz izango den Mendibilen emanaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide