Alde Zaharreko lokaletan negozioa zabaltzeagatik diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Udalak

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 12a, 09:54

Udalak diru laguntzak emango dizkie aurten ere 2018an Alde Zaharreko lokaletan establezimendu komertziala zabaldu duten edota negozioa eskuz aldatu eta jarraipena emango dieten merkatariei. Laguntzekin Udalak bilatu nahi du «Alde Zaharra bizirik mantentzea eta ekintzailetasuna sustatzea».

 

Diru-laguntza eskatzeko epea abenduaren 3an amaituko da. Udaletxeko arreta bulegoan aurkeztu beharko da eskaera. Onuradunek hiru urtez jarraian jasoko dute laguntza. Lehen urtean, alokairuaren kostuaren %75a jasoko dute; gehienezko kopurua hileko 300 eurokoa da. Bigarren urtean, kostuaren %50a, gehienez 250 euro jasoko dituzte hileann. Hirugarren urtean, berriz, alokairuaren %25a lagunduko da diruz eta gehienez 125 euro jasoko ditu ekintzaileak.

Iaz bi establezimenduk eskuratu zuten laguntza eta duela bi urte, bostek. Denek hiru urteko epean jasoko dute laguntza. Udalak eskatzaileen artean balorazioa egingo du eta finkatuta dituen irizpideen arabera banatuko ditu laguntzak. Besteak beste, negozioaren originaltasuna, aurreikusitako inbertsioa, sortutako lanpostuak edota alokairuaren prezioa.

Irakurri oinarriak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide