Baztartxo dantzan jarri du Izaroren kontzertu solidarioak

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 10a, 22:58

600 bat lagunek gozatu dute gaur Izaroren kontzertuarekin Baztartxo Antzokian. Esku Bidez taldeak antolatutako kontzertu solidarioa izan da, eta bildutako dirua Aita Mari itsasontziak mediterranear ertainean erreskate lanetan aritzeko erabiliko dute. Bestalde, kontzertuan parte hartu dute Bizkargi abesbatzako gaztetxoek; Errefuxiatuarena abestia elkarrekin abestu dute oholtzan. Ikusi bideoan:

Bideoa: Laida Beristain.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide