Erorikoak prebenitzeko tailerra, 60 urtetik gorakoentzat

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 9a, 13:40

Udaleko Gizarte Ongizate sailak, Osasun Publikoarekin eta Azkoitiko anbulatorioarekin elkarlanean, erorikoak prebenitzeko tailerra antolatu du, bigarren urtez jarraian, 60 urtetik gorakoentzat.

 

Parte hartu nahi dutenek zabalik dute izen-emate epea azaroaren 16ra arte. Anbulatorioan bertan eman daiteke izena edo 943 00 76 10 telefono zenbakira deituta. Ekimena doakoa da. Tailerrak bi zati ditu, teorikoa eta praktikoa. Saioak Elkargunean izango dira azaroaren 20an eta 22an, 10:00etatik 12:00etara. 

Zati teorikoan, arrisku faktoreak jorratuko dira, kalean edo etxean egon daitezkeenak edota adinak eraginda aldaketa fisiologikoek dakartzanak, erreflexuen eta bizkortasunaren galeran. Halaber, herritarrek eskuratu ahal dituzten zerbitzu eta baliabideen berri emango zaie partaideei.

Zati praktikoa, berriz, ariketa fisikoa landuko da. Ohean edo aulkian egoteko jarrera egokiak, makuluak nola erabili edo erori ezkero, altxatzeko teknikak azalduko dira.

Saioaren helburua da pertsona nagusiak arrikuez jabetzea. Izan ere, adituen arabera 60 urtetik gorako pertsonen erdiek jasaten dute erorikoren bat urtean. Pertsona nagusien artean istripuen %90etik gora erorikoak dira.

Tailerrerako plaza kopurua mugatua da. Edonola ere, ez da baztertzen beste tailer bat antolatzea jendea kanpoan geratzen bada.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide