'Atano X.a'-k bere biografia liburuaren ale bat eskaini dio Oiartzungo Udalari «eskertza» moduan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 9a, 15:20
Jexux Leonet Oiartzungo alkatea eta 'Atano X.a'. (Argazkia: Oarsoaldeko Hitza)

Luziano Juaristi Atano X.a-k bere biografia liburuaren ale bat eskaini dio Oiartzungo Udalari. Atzo, osteguna, Oiartzunen izan zen Juaristi eta Jexux Leonet Oiartzungo alkateari eskura eman zion liburua.

 

Juaristi 30 urtez bizi izan zen Oiartzunen, eta Oarsoaldeko Hitzan azkoitiarrak azaldu duenez, Oiartzunek «asko» eman dio Juaristiri, eta liburuaren oparia «nolabaiteko eskertza modua» dela esan du.

Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia idatzi dute Atano X Gorputzez txikia, erraldoia kantxan liburua. Besteak beste, esku pilotako buruz buruko txapelketa irabazi zuen azkoitiarrak, 1966an eta 1968an. 1967an eta 1969an txapeldunorde izan zen azkoitiarra. Oiartzunen ere arrastoa utzi zuen Luziano Juaristik. Jose Joakin Mitxelena bertsolariarekin batera Atamitx jatetxea ireki baitzuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide