400.000 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak Azkoitia-Zumarraga bideko lehen lanetarako

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 9a, 10:23

Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 euro bideratuko ditu Azkoitia-Zumarraga bidea hobetzeko lehen lanetarako. Diputazioak 2019ko aurrekontuen berri eman ostean jakinarazi du Bide Azpiegituraren arloan errepide sarearen ohiko artapen lanen aurrekontua %16,2 igo dela. Hori horrela, Aizpurutxoko bidea hobetzeko 400.000 euro bideratuko dira.

 

Lehentasuna Deba-Mutriku errepidean jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Halere, «abian dauden hobekuntza proiektuak finantzatzen jarraitzera bideratutako kredituak aurreikusten» dituela azaldu dute Foru Aldunditik. Iturri horretatik Aizpurutxoko bidea hobetzeko lehen lanetarako dirua bideratuko du Aldundiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide