Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 8a, 13:26
Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, azaroak 8:

Atraskua: txanpinoia eta hegaluzea piperrekin.

Dean: patata tortilla, haragi gisatua eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: haragi bolak tomatearekin eta udaberriko biribilkiak.

Latz: arrain pastela, txanpinoien nahaskia eta Latz pintxoa.

 

Tta-kun: patata minak eta hanburgesa.

Zurt: gazta eta perretxiko risottoa eta biribilkiak.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide