Gaztetxoek Emakunderen gune ibiltarian parte hartu dute

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 7a, 13:13

Xabier Munibe ikastolako LH4ko ikasleak Emakunderen gune ibiltarian hezkidetzaren inguruan lanean aritu dira gaur goizean. Azaroaren 25aren bueltan antolaturiko egitarauaren baitan, parrokia aurrean egongo da Emakunderen gune ibiltaria gaur eta bihar, eta ikasleak bertaratuko dira hezkidetza inguruan hausnartzera. Leloa: “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna”.

Argazkiak: Azkoitiko Udala.

Ikusi Udalak azaroaren 25aren bueltan antolaturiko egitaraua loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide