Silence taldeak 'Silentium Auditë' diskoa kaleratu du

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 7a, 15:20
'Silentium Auditë' diskoaren azala. (Argazkia: Silence)

Silence Azkoitiko musika taldeak Silentium Auditë lehen lan luzea argitaratu du. Azken asteetan grabaketa lanetan aritu da taldea, eta 11 kantaz osatutako diskoa kaleratu berri dute azkoitiarrek. Zapatuan aurkeztuko dute diskoa, Azpeitian.

 

Freedom Storm, Frecuencies of a broken soul, Dark Tornado, Silence of satellites, Lava brain, Fire, Boga boga, Memory shooting phantom, And I try, Ragnarok eta Zoriona dira musika taldeak aurkeztuko dituen 11 abestien izenburuak. Zoriona abestiaren bideoklipa aurkeztu zuen uztailean musika taldeak

Lanaren aurkezpena, zapatuan

Datorren zapatuan, azaroak 10, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean aurkeztuko du Silence musika taldeak erditu berri duen lehen lan luzea. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta ondoren Grises taldeak emango du emanaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide