830 azkoitiarrek eman dute izena Euskaraldian

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 6a, 13:15

Gaur, azaroak 6, 830 azkoitiar daude izena emanda Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko.

 

Euskara sustatzeko ariketa sozial honetan izena eman nahi dutenek izenematea.euskaraldia.eus webgunean egin dezakete. Ahobizi edo Belarriprest izan nahi duten erabaki, eta datu batzuk bete behar dira. Interneteko aukeraz gain, herriko hainbat tokitan kutxak jarri dira. Hauek dira Euskaraldian izena emateko herriko guneak:

- Elkargunea 
- Liburutegia 
- Anbulatorioa
- Floreaga ikastetxea 
- Xabier Munibe ikastola 
- Izarraitz lanbide heziketa 
- Azkoitia BHI 
- Anaitasuna futbol taldea (Txerloia eta San Juan zelaiak)
- Azkoitiko AEK 
- Musika eskola 
- Udala 
- Plaza Ondo jubilatuen elkartea
- San Jose egoitza

Aukeratu rola eta eman izena!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide