Iraurgi Abesbatza Badajozen izan da

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 5a, 09:56
Iraurgi Abesbatza.

Iraurgi Abesbatzak kontzertua eskaini zuen joan den larunbatean Badajozeko (Extremadura) Aceuchal herrian. Coral Nuestra Señora de la Soledad - Aceuchal abesbatzarekin batera ere abestu zuten azkoitiarrek oholtzan.

 

Kontzertu hori aprobetxatuz, Extremadurako hainbat herri (Caceres, Merida, Guadalupe....) bisitatu dituzte joan den asteburuan abesbatzako kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide