Josu Juaristi EH Bilduren zerrendaburu izateko hautagaien artean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 2a, 09:16

Josu Juaristi (Azkoitia, 1964) EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburu izateko hautagaietako bat da. Politikari azkoitiarra EH Bilduko eurodiputatu izan da legealdi honetan.

 

Juaristirekin batera Lorena Lopez de Lacalle ere aurkeztu da hautagaitzara. Lopez de Lacalle EFA Europako Aliantza Librea alderdiko presidenteordea da gaur egun, eta Arabako Kultura eta Kirol diputatu izan zen 2007. eta 2010. urteen artean.

Hauteskunde Batzordearen oniritzia jaso dute Juaristire de Lopez de Lacallaren hautagaitzek, «hauteskundeetarako barne araudiak ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituztelako». Barne kanpaina egingo dute bi hautagaiek, eta kolizioko oinarriek bozketa bidez azaroaren 23tik 25erako asteburuan hautatuko dute nor izango den zerrendaburua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide