Herritar asko hurbildu da kanposantura hildakoak oroitzera

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 1a, 13:30

Asko eta asko izan dira gaur, ohiturari jarraiki, hilerrira gerturatu direnak. Gaur, azaroak 1, hildakoak oroitzeko eguna da, Santu Guztien Eguna. Etengabea izan da goizean zehar Azkoitiko hilerrirako joan-etorria. Asko izan dira aurreko egunetan hilobiak txukuntzeko tartea hartu dutenak; hala nola, marmola garbitzeko, inguruko belarrak mozteko eta txukundu beharreko guztia txukuntzeko. Lorez eta apaingarriz josita, kolore berezia hartu du kanposantuak. Jendea joan-etorrian ibiliko da 21:00etara arte, hilerria orduan itxiko baitute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide