EH Bilduk pentsioei buruz aurkeztutako mozioa bertan behera

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 31a, 22:47
Udal osoaren urriko ohiko bilkura.

Gaur arratsaldean izan da Udal osoaren ohiko bilkura, eta EH Bildu Udal taldeak pentsioei buruz aurkeztutako mozioa ez da onartu. EAJ eta PSE-EEk mozio horren aurka bozkatu dute eta Azkoitia Bai abstenitu egin da. Horrenbestez, bertan behera gelditu da EH Bildu koalizioaren mozioa. 

 

EAJ alderdiko Ana Azkoitia zinegotziak azaldu du pentsioak osatzeko eskumenik ez duela Udalak: "Diru laguntzak ematea posible da, larrialdi egoeran dauden pertsonei, baina pentsioak osatzeko eskumenik ez daukagu. Udaleko gizarte langileena bertaratzeko aholkatzen diegu egoera horretan daudenei, eta han jasoko dute beharrezko informazio guztia". 

Azkoitia Baiko Jose Joaquin Etxanizek, berriz, abstentzioa bozkatu du. Argudiatu du mozioak osoko bilkuran eztabaidatu ordez, batzordeetan aztertu behar direla, "gaia sakonago eta lasaiago lantzeko aurrez". 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide