Guraso Eskola ikastaroa antolatu du Udaleko Gizarte zerbitzuak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 31a, 12:18

Udaleko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, Guraso Eskola ikastaroa eskainiko dute azaroak 7, 14, 21 eta 28 eta abenduak 5 eta 12 egunetan. Ikastaroaren helburua da gurasoei ezagutaraztea familia barruko komunikazioaren garrantzia eta jarraibideak ematea hori hobetzeko.

 

Horretarako, ikastaroan landuko diren gaiak hauek izango dira: komunikazio orokorra, gurasoen artekoa eta anai-arreben artekoa, komunikazioa errazteko aholkuak eta familian sortzen diren eztabaidak lantzeko estrategiak.

Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara gerturatu, eta zalantzaren bat izanez gero deitu 943 85 71 74 telefono zenbakira.

Saioak Elkargunean izango dira, 15:15etik 16:45era.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide