Euskaraldia

Gaur hasiko gara banatzen azaroko Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 31a, 11:20
Azaroko aldizkariaren azala.

Gaur hasiko gara banatzen azaroko Maxixatzen. Aldizkariaren azaleko protagonista Ahobizi eta Belarriprest dira. Izan ere, Euskaraldiari buruzko aldizkari monografikoa da oraingoa. Gainera, orain arte ez bezala, herri osoan banatuko da hilabete honetako Maxixatzen, Udalak diruz lagunduta. Bestalde, Euskaraldian 693 azkoitiar daude dagoenego izena emanda: 638 Ahobizi eta 55 Belarriprest.

 

Halaber, Josune Herrarte eta Joseba Epelde iritzi emaileek Euskaraldia ardatz hartuta idatzi dute artikulu bana. Aitor Goenaga argazkilariak euskararen inguruan bizitako esperientzia kontatu du Hileko argazkixe atalean. Kaleko euskaren erabileraren datuak ere erakutsiko dira aldizkarian, eta Jasone Bilbao Udaleko euskara teknikariak horren balorazio bat ere egingo du, hari egindako elkarrizketa zabalean.

Komunitatien leixue, jolasak, urriko agenda, bertsoak eta Eskaraldiarekin lotutako beste hamaika kontu jakiteko aukera izango da ale berrian.

Proiektua sendotzeko lanean jarraituko dugu. Datozen aldizkariak etxean jaso nahi dituzu? Egin zaitez bazkide!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide