Silence taldeak Euskal Herriko mugak gaindituko ditu abenduan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 30a, 13:55
Silence taldeko kideak. (Argazkia: Silence)

Silence musika talde azkoitiarrak Euskal Herriko mugak zeharkatuko ditu, abenduan. Zaragozan (Espainia) eta Madrilen (Espainia) emango ditu kontzertuak.

 

Abenduaren 20an, Madrilgo Cafe la Palman emango du kontzertua taldeak, Sugar Crush taldearekin batera. 21:30ean hasiko da Espainiako hiriburuan emango duten kontzertua. Hurrengo egunean, berriz, —abenduak 21— Zaragozako La Ley Secan emango dute kontzertua, The Ballaguers taldearekin batera. 

2018. urtean sortutako taldea da Silence. Gaztea irratiaren Maketa Lehiaketako finalean sartu zen lehenik eta hainbat talde ezagunekin elkarbanatu du taldeak eszenatokia. Azaroaren 10ean, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean emango du kontzertua taldeak Grises taldearekin batera, eta abenduan Zaragozan eta Madrilen arituko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide