San Jose egoitzan Adinduen Astea ospatuko dute azaroaren 13tik 18ra

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 30a, 09:19

Aurten ere Adinduen Astea ospatuko dute San Jose egoitzako egoiliarrek azaroaren 13tik 18ra. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako, errutina hautsi eta entretenimenduari bide emateko. Besteak beste, herriko gaztetxoen bisitak izango dituzte egoiliarrek. Hona hemen aste guztiko egitaraua:

 

Azaroak 13

16:00, txokolatada.

16:30, Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleen bisita.

Azaroak 14

XXVIII. Seiko Urre Txapelketa.

Azaroak 15

16:30 Xabier Munibe eta Azkoitia BHI eskolako ikasleen bisita.

Azaroak 16

16:00 txokolatada.

16:30 bingoa.

Azaroak 17, Boluntarioen Eguna

16:30 Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleen bisita.

19:30 Iñaki Basaberekin afari girotua.

Azaroak 18, Sendiaren Eguna

10:00 txalkor txistularien kontzertua.

11:00 meza.

12:00 hamaiketakoa eta opari banaketa egoiliarrei.

13:30 bazkaria.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide