Zizel taldeak 'Han da hemen' single berria aurkeztu du

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 29a, 12:08
Zizel Azkoitiko musika taldeak single berria du. Han Da Hemen singlea aurkeztu berri dute bideoklip batean.

2018ko abuztuan Los Angeleseko (AEB) York Recording estudioan grabatu eta nahastutako kanta da single berria. Grabaketa eta musikaren nahasketa Zizel taldeak egin du, Ihintza Orbegozok egin du aktore lana bideoklipean. Bestalde, azaroaren 9an, ostirala, Bartzelonako EH Sona'18 musika jaialdian hartuko du parte Zizel musika taldeak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide