maxixatzen.eus

Oreka Bioelkarteak elikadura osasuntsuaren inguruko hiru saio antolatu ditu

  Osasuna  Azkoitia

Oreka Bioelkarteak antolatuta, elikadura osasuntsuari buruzko hainbat gomendio emango ditu Silvana Huegun dietista-nutrizionistak hiru saio ezberdinetan.

 

Azaroaren 9an, Ricardo Arriola mediku homeopata eta akupuntoreak eta Silvana Huegun dietista-nutrizionistak hitzaldi irekia eskainiko dute Kultur Etxean 'Digestio sistema zaintzearen garrantzia, kantzerra eta gaixotasun autoimmuneak saihesteko' hitzaldia 18:30ean hasiko da.

Azaroaren 15ean, 22an eta 27an, eguneroko sukaldaritza energetikoari buruzko saioak eskainiko ditu Huegunek. Guztira hiru saio izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Saioetan eguneroko errezeta errazak, haragiaren ordezko landare proteinak nola nahastu, barazki hartzituak eta kakaozko prestaketa osasuntsuak izango ditu ardatz. Ikastaroan parte hartzeko Oreka Biodendan edo 943 026 231 telefono zenbakian eman beharko da izena. 

Abenduaren 13an, 'Azukrearen gazi gozoak' izenburupean ikastaro praktikoa antolatu du Oreka Bioelkarteak. Ikastaroa Elkargunean izango da, 18:00etatik 21:00etara. Silvana Huegunek gidatuko du saioa, eta azukreari adikzioa izatearen arrazoiak nola kudeatu irakatsiko du. Ikastaroan parte hartzeko Oreka Biodendan edo 943 026 231 telefono zenbakian eman beharko da izena. 

 

Erantzunak

Erantzuna | #1

Aspaldi gai honi buruz, erantzuna botanuen, eta ez naiz ixilik egoteko pseudoterapiari buruz.

Homeopatia eta akupuntura pseudozientziak dira. Ez dute ezertarako balio, xanuei dirua ateratzeko bakarrik.
Bestalde, kantzerra aipatzea bakarrik hitzaldi horretan, osasungintzan erabat salagarria izan leiteke. Josep Pamies-ei izugarrizko isuna jarri diote kantzerra sendatzen duelako belarra eta lejiarekin.
Gainera gaur gauean bertan, Jordi Evolek emandun saioan, mediku homeopata bat aipatu du, naiz eta kasu honetan sekta bihurtuta.
Medikuntza bat bakarra dago, sendatzen duena, eta homeopatia eta beste pseudozientzi asko Eibarko mediku zentro honek sustatzen ditunak ez dira serioak. Fedikin eta sinesmenarekin bakarrik ez da sendatzen, zientzia beharrezkoa, eta pseudozientziaren boterea hauxe da,"sinesten badek, sendatukoa haiz"

Argi ibili alternatibo terapiarekin!!
Ondo izan, Valentziko diasporatik.
#StopPseudociencias

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa