Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak eskainiko dira

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 26a, 09:34

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Sailak, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta, hortik abiatuz, erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du azaroaren 14rako, asteazkena, 18:30ean, Elkargunean.

 

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroak 12a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

-Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: leire@laiacoop.eus

-Honako telefono zenbakira deitzea: 605757687

-Informazio osagarria loturan.

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide