XLV. Kontzejupe Pilota Txapelketa, martxan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 25a, 14:10
Pilota partidak hasi aurretik, parte hartzaileak elkarrekin. (Argazkia: Maxixatzen)

Atzo —asteazkena— hasi zuten XLV. Kontzejupe Pilota Txapelketa. Atzo bost pilota partida jokatu zituzten zortzi eta bederatzi urteko mutilek. Gaur —osteguna— haur eta kadete/gazte mailako mutilen bi partida jokatuko dira, 17:15etik aurrera.

 

Aurtengoa txapelketaren 45. edizioa da. Guztira 60 neska-mutilek eman dute izena. Txapelketa zazpi mailatan banatu dute. Mutilen txapelketak bost izango dira: 8-9 urtekoena, 10-11 urtekoena, 12-13 urtekoena, 14-18 urtekoena eta seniorrena. Nesken txapelketak bi izango dira: 11-12 urtekoena eta Master Cup mailakoena.

 

Atzoko emaitzak

Atzo —asteazkena— zortzi eta bederatzi urteko mutilen txapelketako bost pilota partida jokatu ziren. Hona hemen emaitzak:

Peru Ibarmia-Lander Isasa 16-13 Oier Alberdi-Unax Irulegi

Erik Aristegi-Iker Garate 7-16 Mikel Alberdi-Aritz Aizpurua

Oier Juaristi-Urtzi Segurola 16-3 Araitz Arellano-Urko Sansebastian

Iker Beristain-Julen Etxaniz 16-9 Joanes Juaristi-Enaitz Bergado

Eneko Mera-Jon Larramendi 13-16 Xabat Sudupe-Pello Alkorta

 

Gaur bi neurketa

Gaur, —osteguna— mutilen mailako bi pilota partida jokatuko dira Kontzejupean, 17:15etik aurrera. Haurren mailako Oier Aldazabal eta Inhar Egaña, Joanes Larrañaga eta Igor Garateren aurka arituko dira. Kadete-Gazte mailan, berriz, buruz-buru arituko dira Joritz Astigarraga eta Iñaki Azkoitia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide