Kaotiko eta Kobrazulo taldeen kontzertuak zapatuan, plazan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 25a, 12:05

Datorren zapatuan —urriak 27— Kaotiko eta Kobrazulo taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, herriko plazan. 22:30ean hasiko da lehen taldearen emanaldia.

 

Kaotiko taldeak Sindicato del crimen biraren azken kontzertua eskainiko du Azkoitian. Hiru urte eman ditu taldeak bira horrekin, eta guztira 100 kontzertu baino gehiago eman dituzte. Gurean esango diote agur azken birari. Kobrazulo Antzuolako rock taldea ere Azkoitian izango da Kaotiko taldearekin batera.

 

Kaotiko taldearen Otra noche abestia:

 

Kobrazulo taldearen Gudari de atrezzo kanta:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide