Azkoitia Eguneko errifak badu irabazlea

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 25a, 11:05
Nerea Arando saria jasotzen (Argazkia: Herrixen Elkartea)

Joan den asteburuan Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak Azkoitia Eguna antolatu zuen herriko merkataritza bultzatzeko. Egunean zehar tonbola jarri zuten Torre Zuri erakustokian, eta bertan tokatutako zenbakiekin Mikel Uria Jatetxean bi lagunentzako menu berezia zozketatu zuten.

 

Zenbaki irabazlea 3.405 izan zen, eta atzo —asteazkena— banatu zuten saria. Saria Nerea Arandok jaso zuen Herrixen Elkartearen eskutik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide