Hiru film eskainiko dituzte asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 26a, 09:54

Datorren asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian. La novia del desierto, La buena esposa eta Itsasontziak erreskatean filmak izango dira ikusgai ostiraletik zapatura.

 

Ostiralean, 20:00etan, zine forumari dagokion La novia del desierto filma emango dute. Zapatuan, 22:00, La buena esposa eskainiko dute. Igandean, 17:15ean, Itsasontziak erreskatean haurrentzako filma emango dute, eta ondoren, 19:30ean, La buena esposa hasiko da. Astelehenean —ikusleen eguna— La buena esposa filma emango dute.

Ikusi ondoren asteburuko filmen bideo laburpenak:

La novia del desierto filma:

 

La buena esposa filma:

 

Itsasontziak erreskatean filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide