Zinetogramek ikasturte berriari ekin dio

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 23a, 09:15

Indarberrituta dator aurten Zinetogram. Kide berriak gehitu zaizkie taldera, eta «betiko ilusioaz gain, bide berriak ireki eta aurrekoak lantzen jarraitu» nahi lukete. Horrez gain, pelikulen aurretik aurkezpen txikiak egiten hasi dira, jendeari euren jarduna eta pelikuletan nabarmentzekoa iruditzen zaienaren berri emanez.

 

2018-2019 ikasturteari hasiera eman dio Zinetogramek. Urriaren 5ean Agnes Varda zuzendariaren Visages villages filma eskaini zuten Baztartxo antzokian.

Hemendik urte amaiera bitarteko pelikulak izendatuta dituzte. Hauek dira:

- Urriak 26: La novia del desierto

- Azaroak 16: Another day of life

- Abenduak 7: Girl

- Abenduak 28: Climax

Aurreko urteetan bezala, ikusleen iritzira gerturatzeko asmoz, boto sistemarekin jarraitzeko asmoa dute. Ikusle bakoitzari sarrerarekin batera bozkatzeko txarteltxoa banatzen zaio eta pelikula amaieran puntuazioa emateko aukera izango du.

Brooke Out! filmak lortu zuen aurreko urteko puntuazio handiena, dancehall erreginei buruzko dokumentalak. Gertu ibili zen 120 battements per minute pelikula, hiesa gizarteratzeko Parisen aktibistek aurrera eramandako borrokari buruz.

Taldekideek gonbidapena luzatu die ikusleei programatzen dituzten «pelikuletaz gozatzen jarraitzeko», Baztartxon nahiz Matadeixen egiten ditugun zikloetara joanez. Taldearekin harremanetan jartzea nahi izanez gero idatzi zinetogram@gmail.com helbidera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide