Maxixatzen Herri Komunikabidea Tokikom Sarietan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 22a, 19:05
Maxixatzenek eta gainerako komunikabideek saria jaso duten unea. (Argazkia: Maxixatzen)

Tokikom Sariak 2018ko finalean izan da gaur, astelehena, Maxixatzen Herri Komunikabidea, ikus-entzunezko onenaren kategorian. EITBren Bilboko egoitzan egin du Tokikomek sari banaketa, Tokikom Jardunaldien baitan. Ikus-entzunezkorik onenaren saria Uribe-Kostako Hiruka komunikazio taldeak jaso du Umeterapia ikus-entzunezkoari esker.

 

'Kuxkuxin' ataleko Bizkargi musika eta dantza eskolari egindako bideoa aurkeztu zuen Maxixatzenek eta bideo hori saritu du epaimahaiak, beste bi hautagairekin batera. Maxixatzeneko lantaldeak diploma jaso du Tokikomeko arduradunen eskutik.
 
Hau da Tokikomek saritu duen bideoa:

 
TOKIKOM euskarazko 60 toki komunikabidek osatutako sarea da. Gehienak 1980ko hamarkadaren bukaera aldera sortu ziren, tokiko euskara elkarteen loraldiaren testuinguruan, euskara zabaldu eta normalizatzeko tresna gisa. 1997an, toki komunikabideek eta euskara elkarteek Euskaltzaleen Topagunea sortu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide