Arnaldo Otegik Ramon Oñederra 'Kattu'-ren gurasoak bisitatu ditu

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 22a, 15:10
Arnaldo Otegi Ramon Oñederraren gurasoekin, gurasoen Azkoitiko etxean. (Argazkia: Arnaldo Otegi/Twitter)

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia Azkoitian izan zen igandean, Ramon Oñederra Kattu zenaren gurasoekin. Azkoitira joan zen Otegi, Pruden Oñederra Ramon Oñederra zenaren aita zoriontzeko bere 90. urtebetetzean. Twitter kontuan azaldu duenez, Kattu zenaren gurasoekin elkartzea «plazera eta ohorea» izan da beretzat.

 

Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitia 1983ko abenduaren 19an hil zuen GALek. Abenduan hil zuteneko 35. urtemuga izango da.

Hona hemen Otegik Twiterrean idatzi duen mezua:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide