Bihar hasiko da XLV. Kontzejupeko Pilota Txapelketa

Asteazkenean, urriak 24, emango diote hasiera XLV. Kontzejupeko Pilota Txapelketari. Benjamin mutilen mailako pilota partidekin —8-9 urteko haurrak—hasiko da aurtengo edizioa, 17:15ean. Ostegunean, berriz, haurren, kadeteen eta gazteen mailako mutilen partidak jokatuko dira, Kontzejupean.

 

Asteazken arratsaldean bost pilota partida jokatuko dira 17:15ean hasita. Honako partida hauek jokatuko dira:

1) Peru Ibarmia-Landa Isasa / Oier Alberdi-Unax Irulegi

2) Erik Aristegi-Iker Garate / Mikel Alberdi-Aritz Aizpurua

3) Oier Juaristi-Urtzi Segurola / Araitz Arellano-Urko Sansebastian

4) Iker Beristain-Julen Etxaniz / Joanes Juaristi-Enaitz Bergado

5) Eneko Mera-Jon Larramendi / Xabat Sudupe-Pello Alkorta

 

Ostegunean haurrak, kadeteak eta gazteak

Ostegunean, berriz, mutilen bi pilota partida jokatuko dira. Haurren mailan, Oier Aldazabal eta Inhar Egaña, Joanes Larrañagaren eta Igor Garateren aurka arituko dira 17:15etik aurrera. Ondoren, Joritz Astigarraga Iñaki Azkoitiaren aurka arituko da buruz-buru.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide