Giulia Biagetti organo jotzaile turkiarrak itxi du Organo Erromantikoaren XIX. Zikloa

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 22a, 10:55
Giulia Biagetti organo jotzaile turkiarra.

Organo Erromantikoaren XIX. Zikloko azken kontzertua eman du Giulia Biagetti organo jotzaile turkiarrak, Andre Mariaren Jasokundeko parrokia elizan. Biagetti Italiako Lucca hiriko katedraleko organo jotzaile titularra da.

 

Azkoitian guztira hiru kontzertu izan dira. Azken hiru asteetako zapatuetan Andre Mariaren Jasokundeko Parrokia elizan izan dira kontzertu guztiak. Lehen kontzertuan, Loreto Aramendi organistak eta Arv-Vocem abesbatzak kontzertua eskaini zuten. Bigarren kontzertuan, Ana Belen Garcia organista andoaindarrak kontzertua eman zuen elizan. Jose Javier Echeverriaren zuzendaritzapean, eszenatokia partekatu zuen Lucia Gomez mezzosopranoarekin, Igor Arostegi perkusionistarekin eta ahots etnikoaz arduratuko zen Maria Lourdes Moratinosekin. Donostiako Eskola-Gurutzeaga abesbatzak eta Donostiako Musika Eskolako abesbatzak ere parrokian izan ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide