Euskaraldia

Kike Amonarriz Euskaraldiari buruz arituko da gaur

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 24a, 12:17

Gaur, asteazkena, Kike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea Azkoitian izango da. 19:00etan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldia egitasmoari buruzko hitzaldia emango du Amonarrizek Elkargunean. Hitzaldia Maxixatzen Euskara Elkarteak antolatu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide