Zurt tabernak irabazi du III. Zakelmari Pintxo Lehiaketa

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 21a, 12:00
Udaleko eta Herrixen Elkarteko ordezkariak Zurt tabernari saria ematen.

Herrixen Elkarteak Azkoitia Egunaren baitan antolatutako III. Zakelmari Pintxo Lehiaketa Zurt tabernak irabazi du. Itsasoko berdetxoa izenarekin egindako pintxoa egin zuen Zurt tabernak.

 

Zazpi tabernak hartu zuten parte: Tta-kun, Zurt, Latz, Koxka, Orbela, Etxe-Aitz eta Koxka. Epaimahaia 18:30ean hasi zen pintxoak dastatzen eta epaitzen eta 20:30ak ondo pasata erabaki zuen pintxo irabazlea. Orbela tabernak —azken edizioetako irabazleak— eta Zurt tabernak puntuazio berdina jaso zuten lehen balorazioan. Hori ikusita, epaimahaiak luze eta zabal erabaki zuen eta azkenean Zurt taberna saritzea erabaki zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide