Nafarroako bi udalerri bisitatuko dituzte Azkoitiko erretiratuek

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 17a, 11:24
Argazkian, Martzillako gaztelua.

Plaza Ondo Azkoitiko erretiratuen elkarteak antolatuta, Nafarroara egingo dute hurrengo irteera Azkoitiko erretiratuek. Zehazki, Martzilla eta Milagro (Nafarroa) udalerriak bisitatuko dituzte azaroaren 7an. 

 

08:00etan abiatuko dira Azkoititik. Plaza Ondo elkarteko bazkideek 38 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, berriz, 41 euro. Hamaiketakoa eta bazkaria bidaian zehar egingo dituzte. Bazkal ondoren, bingoan jolastuko dute, eta dantza egiteko aukera ere izango da. Azkoitira 20:30ak alder aitzuliko dira. Bidaian parte hartzeko, urriaren 30a baino lehen izena eman beharko da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide