Sri Lanka izango dute hizpide Bidaia Tertulien bigarren solasaldian

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 17a, 11:07
Sri Lankari buruz arituko dira 18. Bidaia Tertulien bigarren hitzaldian.

Datorren ostiralean, urriak 19, Azkoitiako Bidaiariak taldeak antolatutako 18. Bidaia Tertulien bigarren hitzaldia egingo dute, Kultur Etxean. Sri Lankako bizipenak kontatuko dituzte 'Sri Lanka familian' izenburupean, 19:30etik aurrera. Oier Saizarrek eta Ainhoa Errazuk hitz egingo dute Asiako herrialdeari buruz.

 

18. Bidaia Tertulien bigarren hitzaldia egingo dute ostiralean. Lehen solasaldia irailaren 21ean egin zuten. Irati Altzibarrek eta Beñat Kondek 'Bizitza bidaia-munduari buelta' hitzaldia eman zuten Kultur Etxean. Aurtengo Bidaia Tertulietako hitzaldiak osatzeko datorren ostiralekoa, azaroaren 16koa eta abenduaren 14koa falta dira. Azaroan, Maria Ruiz de Azua Birmaniari buruz arituko da Kultur Etxean. Abenduko azken hitzaldian, berriz, Iosu Iztuetak eta Mattin Zeberiok 'Zortzi Yukon' hitzaldia emango dute Floreaga Salestar Ikastetxeko On Bosco Aretoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide