Giulia Biagetti organo jotzaile turkiarraren kontzertua zapatuan, parrokian

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 16a, 14:30
Giulia Biagetti organo jotzaileak emango du Azkoitiko azken kontzertua.

Datorren zapatuan, urriak 20, Organo Erromantikoaren XIX. Zikloko azken kontzertua emango du Giulia Biagetti organo jotzaile turkiarrak, Andre Mariaren Jasokundeko parrokia elizan. Biagetti Italiako Lucca hiriko katedraleko organo jotzaile titularra da. Azkoitiko azken kontzertua izango dena 20:00etan hasiko da.

 

Azken bi asteburuetan bi kontzertu izan dira. Urriaren 6an izan zen lehena; Donostiako Kontserbatorioko irakasle eta Santa Maria Basilikako organo jotzailea den Loreto Aramendik eta Arv-Vocem abesbatzak ireki zuten Azkoitian Organo Erromantikoaren XIX. Zikloa. Abesbatza Donostiako Orfeoiaren zuzendari den Jose Antonio Sainzek zuzendu zuen.

Joan den zapatuan, Ana Belen Garcia organo jotzaile andoaindarrak eman zuen kontzertua parrokian. Donostiako Koruko Santa Maria Basilikako organo jotzailea da. Jose Javier Echeverriaren zuzendaritzapean, eszenatokia partekatuko zuen Lucia Gomez mezzosopranoarekin, Igor Arostegi perkusionistarekin eta ahots etnikoaz arduratu zen Maria Lourdes Moratinosekin. Donostiako Eskola-Gurutzeaga abesbatzak eta Donostiako Musika Eskolako abesbatzak ere parte hartu zuten joan den asteburuko kontzertuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide