Jon Unanue hirugarren Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 15a, 17:45
Argazkiak: Tolosaldeko Ataria.

Jon Unanue Goenatxo III.a hirugarren postuan sailkatu zen atzo, igandea, Zizurkilen (Gipuzkoa) jokatu zuten I. Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan. Guztira 3.975 kilo igo zituen bizkarrera azkoitiarrak. Lau harri ezberdinekin neurtu zituzten indarrak lau harri-jasotzailek, historian lehenengo aldiz egin den proban.

 

Lehenik, 200 kiloko laukizuzenarekin aritu ziren, 175 kiloko zilindroa erabili zuten ondoren, gero, 150 kiloko kubikoa bizkarreratu behar izan zuten, eta azkenik, 125 kiloko bola. Lanak hasten lehen harri jasotzailea Iban Ugartemendia izan zen, jarraian ziren Aimar Irigoien, Jon Unanue Goenatxo III eta Aimar Galarraga. Guztira 5.875 kilo jasota, Irigoien izan zen txapela jantzi zuena. Bigarren postuan geratu zen Aimar Galarraga 4.000 bizkarreratuta. Hirugarren egin zuen Goenatxo III.k, 3.975 kilo jasota. Eta laugarren geratu zen Iban Ugartemendia 2.925 kilo jasota.

Iturria: Tolosaldeko Ataria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide