Indar handiko ahotsak eta doinuak parrokian

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 14a, 10:30

Atzo, zapatua, Organo Erromantikoaren XIX. Nazioarteko Zikloari zegokion bigarren kontzertua izan zen, parrokian. Ana Belen Garcia organista andoaindarrak kontzertua eman zuen Andre Mariaren Jasokundeko parrokia elizan. Garcia Donostiako Koruko Santa Maria Basilikako organo jotzailea da. Jose Javier Echeverriaren zuzendaritzapean, eszenatokia partekatu zuen Lucia Gomez mezzosopranoarekin, Igor Arostegi perkusionistarekin eta ahots etnikoaz arduratuko zen Maria Lourdes Moratinosekin. Donostiako Eskola-Gurutzeaga abesbatzak eta Donostiako Musika Eskolako abesbatzak ere parrokian izan ziren.

Azken kontzertua, datorren zapatuan

Azken kontzertua datorren zapatuan, hilak 20, izango da. Giulia Biagetti turkiarrak eskainiko du parrokian Azkoitiko azken kontzertua. Italiako Lucca hiriko katedraleko organista titularra da Biagetti.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide