Kaleko Urdangak musika taldeko kideak elkarrizketatu dituzte Hamaika Telebistan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 12a, 11:35

Hamaika Telebistako 'Musika Zuzenean' saioaren atal berrian, Kaleko Urdangak musika taldeko kideak elkarrizketatu dituzte. Horien artean da, Ekaitz Etxezarreta bateria jotzaile azkoitiarra eta taldeko ahotsetako bat. Taldeak Nortasuna diskoa kaleratu berri du, punk eta oi ereserkiak, kaleko giroak biltzen dituen lana. Azkoitiko Berdura Plazan elkarrizketatu ditu saioko aurkezleak musika taldeko lau kideak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide