1958an jaiotakoek urriaren 27an egingo dute kinto-afaria

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 11a, 12:34

1958an jaiotakoek urriaren 27an, zapatua, egingo dute aurtengo kinto-afaria. 2018an 60 urte betetzen dituen belaunaldia da 1958koa. Urtero bezala, afaria egingo dute aurten ere, eta Joseba Jatetxean elkartuko dira, 21:00etan. Izena emateko Joseba Jatetxeko 943 85 34 12 telefono zenbakira deitu beharko da. Antolatzaileek azaldu dute komenigarria dela urriak 24, asteazkena, baino lehenago izena ematea.

 

Eman kinto-afarien berri Maxixatzenen

Maxixatzen Herri Komunikabideak Azkoitiko kinto-afari guztien berri emango du doan. Horrela nahi dutenek, erredakzioa@maxixatzen.eus helbide elektronikora edota Maxixatzenen 943 85 36 17 telefono zenbakira deitu beharko dute. Mezuan edota deian zehaztu beharko da kinto-afaria zein belaunaldirena den eta afariaren ordua eta lekua zein diren; bestalde, izen ematearen inguruko informazioa ere eman beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide