Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 11a, 13:04
Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urriak 11:

Atraskua: gilda eta urdaiazpiko iberikoa.

Dean: haragi bolak, solomoa tomatearekin eta patata tortilla.

Etxe-Aitz: haragi bolak tomatearekin eta urdaiazpikoarekin egindako kroketak.

Latz: arrain pastela, etxeko kroketa eta urdaiazpiko egosiarekin eta gaztarekin egindako nahaskia.

Tta-kun: butifarra eta urdaiazpikoarekin, piperrarekin eta antxoilarekin osatutako pintxoa.

Zurt: atunaren nahaskia eta urdaiazpiko egosiaren eta piperraren hojaldrea.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide