Tokikom Sariak 2018ko finalisten artean da Maxixatzen

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 10a, 17:07

Tokikom Sariak 2018ko finalistetako bat da Maxixatzen, ikus-entzunezko onenaren kategorian.

 
 
'Kuxkuxin' ataleko Bizkargi musika eta dantza eskolari egindako bideoa saritu du epaimahaiak, beste bi hautagairekin batera.
 
Urriaren 22an, EiTBren Bilboko egoitzan, TOKIKOM Jardunaldien barruan izango da finala, eta bertan izango dira Maxixatzeneko lankideak. Saridunak nortzuk izango diren ekitaldian bertan jakinaraziko dute.
 
Hau da Tokikomek saritu duen bideoa:
 

TOKIKOM euskarazko 60 toki komunikabidek osatutako sarea da. Gehienak 1980ko hamarkadaren bukaera aldera sortu ziren, tokiko euskara elkarteen loraldiaren testuinguruan, euskara zabaldu eta normalizatzeko tresna gisa. 1997an, toki komunikabideek eta euskara elkarteek Euskaltzaleen Topagunea sortu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide