Hiru autobus jarriko ditu Udalak, Elosura joan-etorriak egiteko

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 10a, 15:50

Ostiralerako eguraldi ona iragarrita dagoenez, Udalak hirugarren autobus bat jartzea erabaki du, Elosuko ganadu azokara joan nahi dutenentzat. Aurreko urteetan bi autobus txiki ibili izan dira gora eta behera, eta puntako orduetan jendetza egoten zen autobusa hartzeko zain. Horregatik, aurten hiru autobus ipiniko dituzte.

 

Goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:30era eskainiko da zerbitzua. Lehenengo autobusa goizeko 09:00etan irtengo da Eroski txiki aurretik, eta azkena, Elosutik Azkoitira, 20:30ean izango da.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide