«Patronalak ezin du Jaurlaritzaren gain utzi bere erantzukizuna»

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 10a, 14:25
Argazkia: Eitb.

Atzoko, urriak 9, greba deialdiarekin «oso pozik» agertu da Miren Zubizarreta (Azkoitia, Gipuzkoa, 1979), ELA sindikatuko hezkuntza arduraduna. Aurreko hiru grebak izan duten erantzun berdintsua izan duela nabarmendu du. «Manifestazioan 6.000 pertsona inguru egon dira, Bilboko Udaltzaingoaren arabera. 9.000 langile zeuden grebara deituta; atera kontuak zenbat etorri diren». BERRIAk egindako elkarrizketa da honako hau:

 

Iazko azaroan jaiki zineten negoziazio mahaitik. Ordutik izan duzue harremanik?

Kudeaketa arrazoiengatik bilera batzuk egon dira, baina ordutik ez dugu negoziatu. Azaroan mahaitik altxatu ginen, hiru greba egun izan genituen joan den ikasturtean —martxoak 20 eta maiatzak 15 eta 16—. Orain ikasturtea berriz hasi da, baina berdin jarraitzen dugu.

Eskatu duzue bilera gehiagorik?

Greba deialdi bat egin dugun bakoitzean patronalari idatzi diogu, gure aldarrikapenei erantzuteko eta negoziatzeko prestasuna ager dezala eskatzeko, baina behin ere ez dugu inolako erantzunik jaso.

Sindikatuon salaketa nagusia hauxe da: lan ituna ez dela berritu hamar urtean. Horrek zer ondorio ditu langileengan?

Adibidez, jaiotza tasa jaisten ari da ordutik. Aurreikusten da etorkizun labur edo ertainera gelak itxiko direla. Baina, aldi berean, langile asko erretiratzeko adinean egongo dira. Beraz, posible izango litzateke gela itxieragatik lanpostua galduko dutenei beste postu bat ematea eta, aldi berean, erretiratuko direnei errelebo kontratuekin erretiroa ahalbidetzea. Horretarako, ados jartzea lortu behar dugu, fenomeno berria da eta.

Soldatetan ere izango zuen eraginik, ezta?

Soldata ez da eguneratu 2009tik. Beraz, 2009tik 2018ra bitartean erosahalmenaren %13 galdu dute. Hori eguneratu egin behar da, ezinbestean.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide