Kike Amonarriz Euskaraldiari buruz arituko da, urriaren 24an

Kike Amonarriz Euskaraldiari buruz arituko da, urriaren 24an

Kike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea Azkoitian izango da, urriaren 24an, 19:00etan. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldia egitasmoari buruzko hitzaldia emango du Amonarrizek Elkargunean. Hitzaldia Maxixatzen Euskara Elkarteak antolatu du.