Azken ordu aldaketa izan liteke igandekoa

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 24a, 14:05

Datorren igandean, urriak 28, ordubete atzeratu beharko dira ordulariak. 03:00etan 02:00ak izango dira ordu aldaketaren ondorioz. Horrela, hilabete honetako azken igandeak 25 ordu izango ditu, ofizialki.

 

Neguko ordutegia bueltan da. Zapatutik igandera bitartean, goizaldean, ordua atzeratu egin beharko dugu. Horrela, 03:00etan 02:00ak izango dira berriz. 2001az geroztik, ordu aldaketa urriko azken igandean egin ohi da gurean. Beraz, egunak laburragoak izango dira aurrerantzean, lehenago ilundu eta argi naturaleko ordu gutxiago egongo baitira.

Azkena?

Litekeena da igande goizaldean egingo den ordu aldaketa azkena izatea. Izan ere, Europar Batasunak ordu aldaketa bertan behera uztea proposatu du. Europar Batasuneko presidenteak datorren urtetik aurrera ordu aldaketarik ez egiteko asmoa adierazi zuen duela aste batzuk. Azaldu zuenez, Europar Batasuneko estatu kideek erabaki behar dute herritarrek udako edo neguko ordutegian bizi nahi duten.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide